XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

28 Berri Onari buruz, iguingarri dira, noski, zuengatik; aukerari buruz, ordea, arbasoengatik maitagarri.

29 Eurt egitekoak ez baitira Yainkoak egindako emari ta deya.

30 Beñola zuek Yainkoaren esaneko ez izanda, orain ayen biurrkeriagatik errukia iritsi duzuten bezela, 31 ayek ere orain, egin zaizuen erruki au dala-ta, Aren esaneko ez dira, errukia berek ere berriz iristeko.

32 Yainkoak erruki biurrkerian itxirik guziak euki ditu, ba, guziei izateko.

33 ¡Sakonak, bai, Yainkoaren aberastasun, yakintza ta adiña! ¡Zeñen ikerrgaitzak Aren erabakiak! ¡Zeñen ulerrgaitzak Aren bideak!.

34 Nork lezaguke, ba, Aren asmoa?.

Aren onulari nor izan da?.

35 Nork Ari len emanda, ordaña eskayoke?.

36 Diranak oro Argandik, Argatik, eta Argan dira-ta.

Bego Arentzat ospea beti betiko.

Ala biz.

Gure eginbearrak.

Beraz, senideok, Yainkoaren errukiagatik aolkatzen dizuet, opari bizi, deun ta atsegingarritzat zuen soñak Yainkoari eskeintzeko.

Ori duzute yaurespide ziña.

2 Mende ontako antzik ez arrtu; gogoa berrituz, ordea, aldatu zaitezte, zein dan Yainkoaren gura on, atsegingarri ta bikaña ezaguteko.